Albisteak

Nabasi eta Kaskezur taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean Gaztetxean

Larunbatean, azaroak 29, musika izango da protagonista Zestoako Gaztetxean. Gazte Asanbladak antolatuta, bi talderen kontzertuak izango dira Gaztetxean, 20:00etan hasiko dira eta sarrerak 5 euro balioko du.

Nabasi izango da oholtzara igoko den lehen taldetako bat, 2019an sortutako taldea da, eta iaz Lahar diskoa kaleratu zuten. Lan hori aurkezten ariko dira Zestoan. Festari amaiera emateko, berriz, Kaskezur taldea arituko da oholtzan. Baztango taldea 2008az geroztik dabil martxan, noise eta rock doinuetan murgilduta, eta iaz Deus diskoa aurkeztu zuten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide