Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Osasun arazoak tarteko Nakar ez dela aurtengo Gurea Kultura edizioan izango jakinarazi berri du Gurea Kulturak. Ostiralean ziren jotzekoak Nakar taldekoak eta bere ordez soinu urbano eta tropikalekin jolasten duen LaMia Mari dj donostiarra izango da Pinpilinpussies eta Viva Belgradorekin batera estazioko gunean.
Kamisetak jaso eta erosteko aukera
Asteburuan berriro ere kamisetak jaso eta erosteko aukera izango dela Erdikalean jakinarazi dute Gure Kulturako kideek. Ostiralean, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era egongo dira, eta larunbatean, eguerdiko 13:00etatik 14:30era.