Albisteak

Naroa Agirre azpitxapeldun geratu da Nafarroako Emakumezkoen Master Cup txapelketan

Amaia Aldai eta Naroa Agirre (Eduardo Agirre)

18 eta 22 galdu dute Naroa Agirrek eta Amaia Aldaik Laia Salsalmendi eta Olatz Ruiz de Larremendiren aurka jokatutako partida.

Gaur eguerdian jokatu dute Nafarroako Emakumezkoen Master Cup txapelketako finala Iruñeako Nafarroa Arena Pilotalekuan. Naroa Agirrek eta Amaia Aldaik ezin izan dute Laia Salsamendi eta Olatz Ruiz de Larramendi bikotea gainditu. 22 eta 18 galdu dute Agirren eta Aldaik. Urduri hasi dute partida Agirrek eta Aldaik baina partidako lehen minutuak pasa ostean, erakustaldi ederra eman dute, 350 zaleren aurrean.

Saio bikoitza du gaurkoan Agirrek. Goizeko finala jokatuta, Euskal Selekzioarekin jokatuko du partida arratsaldean. Oiartzunen iznago da hitzordua, Valentziako selekzioaren aurka.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide