Albisteak

Naroa Agirre Emakume Master Cup txapelketako finalerdietara sailkatu da

Binakako Emakume Master Cup txapelketako finalerdietara sailkatu dira Naroa Agirre eta Patri Espinar. Pasa den asteburuan hasi zen txapelketa eta guztira, 16 bikote ari dira parte hartzen. Agirre eta Espinarrek Guardian jokatu zuten lehen norgehiagoa, Andrea Adaregiaren eta Olatz Ruiz de Larramendiren aurka eta 22 eta 18 irabazi zuten. Finalerdiak abenduaren 6an jokatuko dira eta finala abenduaren 20an, Arrigorriagan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide