Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Joan den urriaren 21ean hasi zen aurtengo Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa. Guztira, 92 pilotarik eman dute izena, horietatik 12 lehen mailan eta 80 promoziokoan. Etengabe hazten doan txapelketa da, lehengo urtean baino 12 pilotari gehiagok eman dute izena aurten. Euskal Herriko txoko ezberdinetako pilotariek hartzen dute parte, baita Kataluniatik etorritako kirolariek ere. Horien artean daude Naroa Agirre, Arroagoia eta Araitz Eizagirre Arroabekoak . Promoziozko mailan dabiltza lehian bi arroarrak eta sei onenen artean sailkatzea lortu dute. Datorren partidan finalerdietara sailkatzeko txartelak izango dituzte eskuragai. Azaroaren 17an dute hitzordua, Lemoan. Han, bi trianlgular jokatuko dituzte eta sei pilotarietatik lau sailkatuko dira finalerdietarako.