Albisteak

Naroa Agirre txapeldunorde izan da Emakumea Pilotari Txapelketan

Atzo arratsaldean jokatu ziren Emakumea Pilotari Txapelketako finalak Zestoako kiroldegian.  Euskal Pilotan emakumeen presentzia aldarrikatu eta sustatu asmoz, iaz aurrenekoz antolatu zuen Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa.
Bi mailatako finalak jokatu ziren atzo kiroldegian. Bigarren mailako finala jokatu zen aurrena. Maite Tolosa eta Miriam Arraiza izan ziren garaile Maddi Barrocal Naroa Agirreren aurka 22 eta 10 irabazita. Bigarren norgehiagoka lehenengo mailako pilotariek jokatu zuten. Eneritz Arrieta eta Maddi Mendozabal gailendu ziren, Patri Espinar eta Nora Mendizabali 22 eta 21 irabazi ondoren.

Hemen dituzue atzo hartutako irudiak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide