Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Naroa Agirrek bertsolaritza eta pilota uztartzen dituen Udaberri Torneoko finala jokatu zuen ostiralean. Hamabi pilotarik hartu dute parte txapelketan, lau taldetan banatuta. Agirrek Kukuprakak taldean hartu du parte, Iturriaga eta Orbegozo pilotariekin, eta Aitor Sarriegi bertsolariarekin. Bitxiloreak taldearen aurka jokatu zuten finala, eta txapelarekin itzuli ziren etxera. Agirrek Ruiz de Infanteren aurka jokatu zuen partida, eta 10-18 galdu zuen. Binakako partida, berriz, Iturriaga eta Orbegozok jokatu zuten, Etxekolonea eta Etxebesteren aurka, eta 22-3 gailendu ziren.
Argazkia: Eduardo Agirre