Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Aspe eta Asegarcek antolatuta, Logroñoko Adarraga pilotalekuan ETB LEPM torneoaren finalaren aurretik, punta puntan dauden lau pilotari gaztek, eskuz binakako emakumeen pilota partidua jokatuko dute. Naroa Agirre arroarra izango da lau horietako bat, urdinez jokatuko du Valentziako Rafelbuyol klubeko Victoria Diez bikote duela. Gorriz jokatuko dute, Iruñako Aldatze klubeko Lara Ruiz eulatearrak eta Naroa Iturain iruindarrak. Esan beharrik ez dago, lau pilotariak ere oso gazteak direla, Naroa bera da gazteena, 13 urterekin, Victoriak 15 ditu, Larak 16 eta zaharrena Naroa Iturain da 25 urterekin. Igande honetan izango da partida, arratsaldeko 17:00etan.
IRUZKINDU