Albisteak

Naroa Agirrek Binakako Laboral Kutxa Txapelketan hartuko du parte

Aurtengo Emakume Master Cup txapelketa aurkeztu zuten astelehenean Bilboko Euskal Museoan. Aurten, pandemia dela eta, pilota mistoko eta gozoko binakako txapelketak ez dira jokatuko, Binakako Laboral Kutxa Masterra soilik jokatuko dute: “Aurrekoak bezalako txapelketa bat egiteko asmoa genuen: pilotari guztiei irekita eta goxua pilota kategoria barne. Laurogei polotarik eman dute izena baina pandemiak ekarritako murrizketek direla eta, ezin izan dugu txapelketa handi bat antolatu”, adierazi zuen Iker Amarikak aurkezpenean.
Guztira, hamasei pilotarik soilik hartuko dute parte, zortzi bikotetan banatuta eta horien artean izango da Naroa Agirre arroarra. Olatz Arrizabalaga izango du bikote.Txapelketa hiru asteburuan jokatuko da: larunbat honetan final-laurdenetako partidan izango dira, Asteasun; finalerdiak hilaren 20an izango dira Irunen eta finala, apirilaren 4an jokatuko da Irunen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide