Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ados Emakume Pilotari Profesionalek maiatzaren 25an Zestoan bertan aurkeztutako txapelketa amaierara iritsiko da igandean. Etxeko Memoriala Bertso pilota izeneko txapelketan hiru pilotari eta bertsolari batez osatutako lau taldek hartu dute parte. Bitxiloreen taldean dago Naroa Agirre, Leire Galeano eta Iera Iturriagarekin batera, Sebastian Lizaso bertsolaria botilero dutela. Horiek 4 puntu lortu dituzte. Berdinketa izan da Mitxoleta eta Eguzkiloreen artean, baina aurrenekoek tanteo hobea egin dutenez, finalerako sailkatu dira. Ondorioz, Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria botilero duten, Leire Oskoz, Amaia Arrastia, eta Ainhoa Ruiz de Infanteren taldearen aurka jokatuko du Naroaren taldeak finala, igande honetan, eguerdiko 12:00etan Zestoako kiroldegiko frontoian. Bi partida jokatuko dira, bata lau terdian eta bestea binaka.