Albisteak

Narrondoko hainbat gune asfaltatuko dituzte bihar, ostiralez

Udalak jakinarazi du bihar, ostirala, Narrondo auzoko hainbat gune berriz asfaltatuko direla. Goizeko 6:00ak aldera hasiko dira fresatze lanekin, eta ondoren, asfaltoa botako dute. Lanak egun berean amaitzea aurreikusten da.

Lanek ez dute eraginik izango N-634 errepidean, baina Narrondo 2, 3 eta 4 zenbakietako etxebizitzak plazarekin lotzen dituen bidea oinezkoentzat bakarrik egongo da erabilgarri. Ezingo da kotxerik pasatu 9:00etatik 19:00etara bitartean.

Argazkia: Zestoako Udala

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide