Albisteak

Narrondoko sankristobaletako egitaraua ere prest

Uztailaren 7tik 10era bitartean ospatuko dituzte Narrondoko sankristobal jaiak. Auzoko festa batzordeak ekintzaz beteriko jaiak antolatu ditu beste urte batez.

Hemen egitaraua:

Uztailak 7, ostirala

19:30 Suziria jaiei hasiera emateko. Ondoren, sagardo dastaketa eta Gure Ametsa Elkartean II. hanburgesa festa.

22:00 Dj Olaberri.

Uztailak 8, larunbata

15:30 Mus eta eskoba txapelketa

16:30-19:30 Gaztetxoentzako puzgarriak eta txokolatada

20:30 Sardina jana

21:00 Afaria Gure Ametsa elkartean

22:30 Obaneuke taldearekin erromeria

Uztailak 9, igandea

10:00-15:00 I. Artisau Azoka. Taloa jateko aukera izango da. Goizean zehar hamaiketakoa Gure Ametsa Elkartean

12:00 Asto proba Ibai Artabilla “Darko”- Etxabe “Irrintzi” Aizarnazabal. Egun guztian zehar, Jagoba eta Maialen trikitilariek alaituko dute auzoa

14:30 Paella

18:00 Lopeneren poniak. Jarraian, Pentatloia. Amalur Arbelaitz-Ane Zapiain, Xabier Zaldua-Andoni Izeta. Ondoren, zikiro pintxoak. Egunari amaiera emateko erromeria Jagoba eta Maialen trikitilariekin.

Uztailak 10, astelehena. Kristobal Deuna eguna.

11:00 Herri meza. Ondoren, hamaiketakoa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide