Albisteak

‘Negu Hurbilak’ filmak epaimahairen aipamen berezia jaso du Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdian

Negu kolektiboko kideak

Mikel Ibarguren zestoarra parte den Negu kolektiboak osatutako Negu hurbilak filmak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Locarnoko (Suitza) Nazioarteko Zinema Jaialdian. Cineasti del Presente sailean lehiatu da filma, mundu osoko zuzendari hasiberrien lehen eta bigarren filmei eskainitako lehiaketa atalean, eta lau emanaldi egin ditu guztira.

Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko filma da Negu Hurbilak, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Zubietan (Nafarroa) burutu dituzte errodaje lanak eta, hain zuzen, bertako herritarrak aritu dira antzezle lanetan. Haiekin batera, Jone Laspiur izango du lanak aktore profesional bakarra, neska protagonistaren azalean.

Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré eta Adriá Roca zuzendariek osatzen dute Negu kolektiboa. Maluta* films eta Cornelius Films dira ekoizleak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide