Albisteak

Neguko baratzaren inguruan arituko da Furgobaratza hilaren 18an

Udako etenaren ondoren, Furgobaratza, datorren irailaren 18an, ostegunean, itzuliko da Iraetako baratza parkera. 18:00etatik aurrera egongo da bertan neguko baratzaren inguruko argibideak eskaintzeko. Neguan gure baratzari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landatu ditzakegun barazkiei buruzkoa izango da saioa. Horretaz gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da (aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak…).




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide