Albisteak

Nerabeen parte-hartze prozesuaren baitan, gurasoei eta herriko eragileei zuzendutako bilera egongo da ostegunean

Zestoako Udalak martxan jarritako 12-16 urte bitarteko nerabeen parte-hartze prozesuaren harira, nerabeen gurasoekin eta herriko eragileekin elkartuko dira ostegun honetan. Lehenengo batzarra, nerabeen gurasoei zuzenduta dago eta 18:00etan izango da Gaztelekuan. Hau amaitu bezain laster, 19:00etan, herriko eragileekin bilduko dira leku berdinean.

Bileretan, prozesuaren nondik norakoen berri emango da, bai orain arte egindako lanaz eta aurrerantzean prozesuak hartuko duen bidea izango dituzte mintzagai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide