Albisteak

Nerea Mendizabalek Elkarrekin hazi liburua aurkeztu du

Nerea Mendizabal psikopedagogoak komunikazio ez-bortitza oinarri duen Elkarrekin hazi liburua aurkeztu du San Agustin kulturgunean. Estitxu Fernandezen galderei erantzunez aurkeztu eta azaldu du Mendizabalek “erditu berri duen haurra”, bere liburu berria. Azalpen teoriko eta praktikoez gain, musika eta umorea lagun izan ditu Mendizabalek.

Azken urteetan, ikastaroetan, guraso eskoletan edota bizitza pertsonalean ikasi eta ikusitakoa liburu batean jasotzeko beharra sentitu du. Horrela komunikazio-ez bortitza oinarri duen gurasoei zuzendutako liburua kaleratu du.

Liburua talde lana izan dela nabarmendu du eta hasieran, liburu honen parte izan direnei eskerrak eman nahi izan dizkio. Azaldu du liburuak hiru zati dituela. Lehenengo zatian komunikazio ez-bortitza aurkezten saiatu dela dio. Bigarren zatiak arlo praktikoak jasotzen dituela, komunikazio-ez bortitza barneratzeko egin beharrekoak. Eta hirugarren zatian gurasoei zuzendutako atala, seme-alabei begirakoa eta guztiontzako begirada jaso dituela, elkarrenganako sintonia edota gatazkak kudeatzeko baliabideak topatuko dituela irakurleak.

Liburu arina eta praktikoa egin nahi izan duela esan du, adibideekin azaldutakoa. Aurkezpenean ere halaxe egin du Mendizabalek, liburuko hainbat kontzeptu teoriko edo kasu praktiko adibideen bidez azaldu ditu.

Ekainaren 12an, Zestoan aurkeztuko du Liburua, Portale Kultur Elkartean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide