Albisteak

Nola eragin dezake hizkuntzak adinekoen osasun arretan?

Saioa Martinez de Lahidalga Azkue getariarra adinekoen osasun arretan hizkuntzak duen garrantzia aztertzen ari da Urola Kostan. Medikuntzan graduatua, UEU eta EHUk lehenengoz elkarlanean abiatu duten Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan graduondokoa burutu du eta graduondokoaren amaierako proiekturako  adineko pertsonengan beren hizkuntzan artatua izateak duen garrantzia ikertzen ari da Felix Zubia medikuarekin batera.
Adineko eta euskaldun izatea sujetu zaurgarri eta menderatua izateko bide direla azaldu du Martinez de Lahidalgak eta kalitate handieneko osasun arreta eskauntzeko kultura eta hizkuntza kontuan hartzea garrantzitsua dela azpimarratzen du. Beren errealitatea ezagutu, egoeraren erradiografia egin eta etorkizuneko erronkak zehaztea du helburu getariarrak eta horretarako galdetegi bat prestatu du Urola Kosta eskualderako.
Galdetegia erantzuteko ezinbestekoa da 65 urtetik gorakoa eta Urola Kosta eskualdekoa izatea. Galdetegia eskuragarri duzue hemen klik eginda.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide