Albisteak

Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan? hitzaldia urriaren 23an

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Zestoako Udalak eta Zestoako Herri Ikastetxeak gurasoei zuzendutako tailerra antolatu dute: Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan? Saioa datorren asteazkenean, hilak 23, izango da 16:45etik 18:15era.

Deialdian, herriko haur eta gazteak gero eta errealitate anitzagoetan bizi direla diote eta haurrek eta gazteek hizkuntza aniztasunarekiko jarrera positiboa izatea bilatu nahi dela. Bide horretan, eskolak egiten duen bultzadaz gain, gaztetxoen hizkuntza hautuetan,  familien jokabideak, ohiturak eta mezuak oso garrantzitsuak direla nabarmendu dute.

Behar duenarentzat, Zaintza zerbitzua antolatuko da. Aurrez abisatzea derrigorrezkoa izango da eta izena-emateko azken eguna astelehena, urriak 21, izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide