Albisteak

Nolakoa Zestoa nahi duten eztabaidatuko dute haur eta gaztetxoek Gaztelekuan

Zestoa 2030 Herri Plangintza  jarri du abian Zestoako Udalak. Herrigintza eta herritarren ongizatea ardatz hartuta, Zestoaren garapen sozial, kultural eta ekonomikorako udal politika aztertu, eztabaidatu eta adosteko prozesua da. Herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera eta aste honetan haur eta gaztetxoen txanda izango da.

Haur eta gaztetxoek hamar urte barru nolako Zestoa izan nahi duten eztabaidatuko dute gaurtik hasi eta ostiralera bitartean Gaztelekuan. Hiru saio egingo dituzte, adinka banatuta. Siadeco-ko kideak arduratuko dira saioak gidatzeaz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide