Albisteak

Nomina baten kontzeptuei buruzko formakuntza saioa antolatu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak

Kontseiluak antolatuta, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuko kideen hitzaldia, Kultur Etxeko aretoan.

Azpeitian, Zestoan eta Azkoitian antolatu dituzte autodefentsa laboralaren arloan oinarrizkoak diren kontzeptuak azaltzeko saioak.

Lan arloan arazoak eta zalantzak dituzten herritarrei laguntzeko asmoz, lan aholkularitza zerbitzua jarri du martxan Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Azpeitiko Esklabetan. Asteartero egongo da zabalik bulegoa, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean, Esklabetako 0. solairuan. Zerbitzua jaso nahi baina bertara joan ezin dutenek, urolaerdialaborala@gmail.com helbidera mezu bat idatzi dezakete edo 611 641 367 telefono zenbakira deitu.

Bulego horren irekierarekin batera, autodefentsa laboralaren arloan oinarrizkoak diren kontzeptuak azaltzeko eta martxan jarri berri duten bulegoaren berri emateko formakuntza saioak antolatu dituzte Azpeitian, Zestoan eta Azkoitian. Ekainaren 9an hasi ziren hitzaldi zikloekin Azpeitian eta lan kontratu motak izan zituzten hizpide bertan. Ekainaren 16an, berriz, nomina baten kontzeptuak azalduko dituzte Zestoako Kultur Etxeko areto nagusian, arratsaldeko 18:00etan hasita. Azken saioa Azkoitian izango da, hilaren 23an. Bertan, kaleratze baten aurrean zer egin azalduko dute, arratsaldeko 18:00etan, Elkargunean.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide