Albisteak
Itxaropenako haur eta gaztetxoek ikasturte amaierako ekitaldia eskainiko dute ostiral honetan
— 2021-06-14Dantzaldia ikusteko ez da aurrez izena eman beharrik izango. Kiroldegian izango da eta 200 lagunentzako edukiera izango du.
Itxaropena dantza taldeko haur eta gaztetxoek ikasturte amaierako ekitaldia eskainiko dute ostiral honetan, ekainak 18, arratsaldeko hasita, 19:00etan kiroldegian. Urte ezegonkorra izan da aurtengoa dantzarientzat. Momentu askotan debekatuta egon dira entseguak eta baimendu dituztenean, baldintza mugatuak izan dituzte. Hala ere, baldintza horien barruan, entseguak egiteko aukera izan dute Itxaropenako kideek iragan otsailetik hona.
Hilabete hauetan prestatutako dantzak plazaratuko dituzte ostiralean, besteak beste, Gipuzkoan hain ohikoak izan diren soka-dantzetako zenbait zati eta brokel-dantzako dantza batzuk edota jostaketa-dantzak emango dituzte herriko hainbat musikariren doinuek eta erritmoek lagunduta. Emanaldiko edukiera mugatua izango da, 200 lagunek izango dute dantzaldia ikusteko aukera. Emanaldi ikusteko ez da aurrez izena eman beharrik izango.
Egin zaitez bazkide