Albisteak

Odol emaileak boluntario eske ari dira datorren larunbatean Donostian egingo den Star Warseko desfile solidariorako

Irudia: @legion501

Zestoako odol emaileen taldeak boluntarioak behar ditu datorren larunbatean, azaroaren 27an, Donostian egingo

den desfileko bidea zaintzeko. Elkarteko kide batzuk joatekoak dira, baina herritar gehiago animatu nahi dituzte parte hartzera. Desfilea arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bitartean izango da. Miramar jauregitik hasiko da eta Kontxako pasealekutik Alderdiederrera joango da. Amaieran Gipuzkoako Odol Emaileei omenaldia egingo zaie udaletxean.

Boluntarioek 15:30ak alderako egon beharko lukete Donostian, aurrez antolatzeko eta 19:30ak aldera bukatuko lukete eginkizuna. Laguntza eskaini nahi dutenek 628048866 (Nerea) telefonora mezua bidal dezatela.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide