Odola emateko aukera izango da asteazkenean Alonderon
Danbolin— 2022-11-22
Zestoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, odola emateko aukera izango da datorren bihar, asteazkena, Alonderoko udal aretoan. Ateraldiak arratsaldeko 16:30etatik 20:30era izango dira. Emaileek aurrez hitzordua hartu beharko dute 628 048 866 telefono zenbakian.