Albisteak

Odola emateko aukera izango da astelehenean, kiroldegian

Odola emateko aukera izango da datorren astelehenean, hilak 9, Zestoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta. Ateraketak arratsaldeko 18:00etatik 20:30era izango dira. Emaileek astelehen aurretik hitzordua hartu beharko dute, 17:00etatik 20:30ak bitartean, 628 048 866 telefono zenbakian. Covid-19an positibo eman dutenek, positiboa jaso eta 28 egun beranduago eman ahal izango dute odola, eta positibo batekin kontaktuan egon direnek, bigarren PCR proba egin eta 28 egunera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide