Albisteak

Odola emateko aukera izango da ostiralean Alonderon

Zestoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, odola emateko aukera izango da datorren ostiralean, hilak 22, Alonderon. Ateraldiak arratsaldeko 16:30etatik 20:30era izango dira.

Emaileek aurrez hitzordua hartu beharko dute 628 048 866 telefono zenbakian. Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte odola ematera.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide