Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den larunbatean jokatu ziren Gipuzkoako Pilota Federatuko Txapelketako finalak. Odriozola eta Salegi Abauntza Pilota Klubeko pilotariek txapela ekarri zuten herrira, lazkaotarrei 22-21 irabazita. Partidak bi zati izan zituen, hasieran Odriozola eta Salegi aurretik joan ziren eta 10-18ko abantaila lortu zuten. Baina hortik eta bukaera arte partida oso estu jarri zen eta Lazkaoko bikoteak partida 18ra berdintzea lortu zuten. Berdinketak 21. tantoraino jarraitu zuen eta azkenengo sakea etxekoen alde zela, 22-21 bukatu zen partida, Zestoarren alde. Oier Aldalurrek, berriz, Andoainen jokatu zuen finalerdia baina ez zuen finalera pasatzea lortu.