Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gaur hasiko da Zestoako Antzerki Astea eta Udalak jakinarazi du antzezlanek irauten duten bitartean, leku horietako argiak itzalita egongo direla. Gaurtik hasi eta ostiralera arte, Uztapide plazako, jolas-parkeko eta Gurutzeaga pilotalekuko argiak itzalita egongo dira, 22:30etatik 00:00etara. Zestoako Udalak aurrez barkamena eskatu nahi izan du itzalketa hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.