Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Martxoaren 6an hasi zen Errezilen bertsolari gazteen XI. Erniarraitz Sariketa. Hiru kanporaketetatik bi jada egin dira. Errezilgoan Txaber Altube gailendu zen, eta atzo Zestoan, Oihana Arana. Azkoitiko saioko kanporaketa gelditzen da ospatzeko, martxoaren 20an izango da.
Hamazortzi bertsolari ari dira sariketan parte hartzen eta horietatik sei sailkatuko dira zuzenean Azpeitiko finalera. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatuko dira, eta beraz, Txaber Altube eta Oihana Aranak jada eskuratu dute pasea. Gainerakoen artean, puntuaziorik altuena biltzen duten hirurak izango dira finalera pasako direnak. Martxoaren 25ean izango da finala, 22:00etan, Azpeitiko Gaztetxean.