Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistarekin adostasun batera iritsi ondoren, Zentroko Gaztetxean elikagai biltegia jartzea erabaki du Zestoako Gazte Asanbladak. Asanbladako kideen esanetan, biltegia aspalditik ari da funtzionatzen eskualde mailan, baina Zestoan ez dute espaziorik materiala gordetzeko.
Asanbladako kideek azpimarratu dute gisa honetako proiektuak hauspotzea “oso garrantzitsua” dela, eta Gaztetxeak “proiektu sozialei bide emateko esapzio bat” izan behar duela.