Albisteak
Olatz Zulaika izan da Ugarte Burdindegiko “Prezio Justua” jolaseko irabazlea
— 2024-05-07Ugarte Burdindegiak jarritako otarraren baliora gehien gerturatzen den kidearen izena jakiteko ordua iritsi da. Argazkian agertzen den otarraren prezio justua 69,62 eurokoa da. Gehien gerturatu dena, iruzkinean 70 euro jarrita, Idoia Aristi izan da, baina baldintzetako bat, Ugarte Burdindegiko sare sozialak jarraitzea zen, eta ez du baldintza hori betetzen. Hurrengo gehien gerturatzen den kopurua 68 eurokoa izan da, baina kopuru bera eman duten bi pertsona daude, alde batetik, Naiara Bereziartua, Facebooken egin zuen bere iruzkina, eta beste alde batetik, Olatz Zulaika, honek ere kopuru bera jarria zuen, baina Instagramen. Eta biek betetzen dute jarraitzaile izatearen baldintza. Gauzak horrela, zozketa egin dugu Ugarte burdindegian, bezero aurrean, eta bi lagunen artean zozketa eginda, Olatz Zulaika izan da sariaren irabazlea. Zorionak!!!
Egin zaitez bazkide