Albisteak
Oldarraldi judiziala hobeto ulertzeko solasaldia izan zen atzo Alonderon
— 2023-11-03Euskararen kontseiluak deituta, oldarraldi judiziala salatzeko manifestazioa izango da larunbat honetan, azaroak 4, Bilbon. Horren harira eta egungo egoera ulertzeko, Udalak eta Zestoako Euskara Foroak solasaldia antolatu zuen atzo Alonderon. “Auzitegietako azken epaiek zertan eragingo digute herritarroi?” galderari erantzuteko Iñigo Urrutia EHUko irakaslea eta Miren Segurola UEMA koordinatzailea gonbitatu zituzten.
Solasaldian parte hartu zuten adituak bi ikuspuntu ezberdinetatik aritu ziren. Batak alde juridikoari erreparatu zion eta besteak udaletako eskarmentuari.
Paradigma aldaketa bat egon dela aipatu zuten eta euskararen legeak birpentsatzeko, euskarari estatus berri bat emateko garaia dela esan zuen EHUko irakasleak. Hizkuntza politikak egun auzitegietan erabakitzen ari dira, eta eskumen hori herriak berreskuratu behar duela esan zuen.
Miren Segurolak, bere aldetik esan zuen udal euskaldunak direla herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatzen dutenak. Eta horrela jarraituko dutela UEMAko Udalek euskaraz funtzionatzen eta euskararen erabateko normalizazioaren alde lan egiten.
Egin zaitez bazkide