Olentzero ere euskaltegian dabil

Sartu gara abenduan, Gabon giroa nabari da inguruan, txondorrik piztuta sumatu ez badugu ere. Azken aldian Olentzero hain garbi ikustearen arrazoia hori ote da, dagoeneko ez duela txondorrik egiten, ikatza egosteko?

Erantzun horren bila aritu gara gaur goizean Amaiur Aristi kazetari eta antropologoarekin. Erantzun bakar eta unibertsalik aurkitu ez dugun arren, arrasto garbi batzuk atera ditugu. Olentzerok badituela mila aurpegi, mila lanbide, eta genero jakinik ez. Historian eta munduan zehar aztarka ibilita, enborrak, San Martin, solstizioa, San Nicolas, Krampus… izen asko atera zaizkigu bidera.

Pare bat ondorio garbi utzi dizkigu, ordea, Amaiurrek; batetik, irudimena lantzeko dela, libre utzi behar diogula, eta gure Olentzero panpinak egiteko gonbita egin digu. Bestetik, irudimenaren fruituak bizkarrean hartu eta kalez kale eskean ibiltzera animatu gaitu.

Guk dagoeneko egin dugu gure Olentzero panpina, eta zuek zeren zain zaudete?




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide