Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Irailaren 3an, larunbatez izango da aurtengo 35. Ondarbaso igoera. Dagoenekoz herritarrak ari badira ere, antolakuntzan jakinarazi du, ostegunean izango dela izena emateko azken eguna. Telefono honetara mezua bidali beharko da horretarako 667 343 245 (Otxua). Lizentziarik ez duten parte hartzaileek nortasun agiriaren argazkiak ere bidali beharko dituzte telefono horretara.
Aurtengorako denborarik izan ez badute ere, antolatzaileek berrikuntzak iragarri dituzte datorren urterako, eta besteak beste, beraien asmoa igoera goizera pasatzea dela jakinarazi dute.