Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

75 urte bete ditu Gure Txokoa elkarteak aurten eta horren harira hainbat ekintza antolatu dituzte ospakizunerako. Duela 25 urte bezalaxe, joaldunak izan ziren atzo, larunbat arratsaldean, kaleetan zehar eta ondoren, mokadutxoa egin zuten arkupetan herriko txarangak girotuta. Urteurren festa borobil amaiatzeko, goizeko ordubiak arte luzatu zen bertso afari ederra izan zen Aitor Salegi eta Andoni Egañarekin.