Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskal Selekzioarekin jokatu eta Europako Pilota Txapelketan hiru urrezko domina irabazi dituen Naroa Agirreri, herri mailako ongi etorria egingo zaio larunbatean eguerdiko 12:30ean plazan.
Ez da Agirrek jasoko duen lehenengo harrera, izan ere 2023ko Pilota Mundialean, bi urrezko domina eta brontzezko bat eskuratu zituen. Horrez gain, 21 urte azpiko jokalari onena izendatu zuten.