Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Antzerki astean “Ordu gaztea” kanpaina martxan izango dela iragarri dute antolatzaileek. Kanpaina horri esker, 14 eta 25 urte bitarteko gazteek emanaldietarako sarrerak hiru euroren truke eskuratzeko aukera izango dute. Bihar, ostirala, Eromeneko kideak Erdikalean izango dira, eta sarrerak saltzeaz gain, kanpainari buruzko informazioa eskainiko dute.
Sarrerak agortzen
Hainbat emanalditarako sarrerak agortuta daudela jakinarazi dute antolatzaileek, hala nola Hayko, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi edo Sexberdinak antzezlanetakoak. Beste emanaldia batzuetarako sarrerak, ordea, eskuragai daude oraindik Entradium atarian eta turismo bulegoan.