Osatu dituzte Zestoako Udaleko batzordeak
Danbolin— 2023-06-30Atzo, hilak 29, agintaldi berriko lehen udalbatzarra egin zuten. Datozen lau urteetako antolaketari buruzko erabakiak hartu zituzten saioan. Ohi bezala, plenoak hileko azken ostegunetan izango dira, arratsaldeko 20:00etan. Abuztuan ez da udalbatzarrik izango. Bi alkateorde izango dira datozen lau urteetan: Zigor Plazaola eta Lorea Ilundain. Bestalde, liberazioei dagokioenez, alkateari eta alkateorde bati % 100eko dedikazioa aitortzea adostu zuten. Erabaki guztiak aho batez onartu zituzten bi alderdiek, baina EAJk batzarren dietak ezartzea eskatu zuen.
Batzordeen osaketa
Zortzi batzorde informatibo egongo dira datorren agintaldian:
- Hirigintza eta obrak: Batzordeburua Zigor Plazaola (EH Bildu). Gainerako kideak, Mikel Arregi (EH Bildu) eta Garikoitz Mendizabal (EAJ).
- Ogasuna, pertsonala eta zerbitzuak: Batzordeburua Zigor Plazaola (EH Bildu). Gainerako kideak Mikel Arregi (EH Bildu) eta Eva Mangas (EAJ).
- Kultura, kirola eta jaiak: Batzordeburua Jone Exposito (EH Bildu). Gainerako kideak Mikel Arregi (EH Bildu), Zigor Plazaola (EH Bildu) eta Garikoitz Mendizabal (EAJ).
- Sozio ekonomia, Trantsizio ekologikoa eta parte hartzea: Batzordeburua Aitor Ossa (EH Bildu). Gainerako kideak Mikel Arregi (EH Bildu), Iñaki Odriozola (EH Bildu) eta Montse Atxega (EAJ).
- Euskara, kultur artekotasuna eta gazteria: Batzordeburua Nerea Goikoetxea (EH Bildu). Gainerako kideak Lorea Ilundain (EH Bildu) eta Montse Atxega (EAJ).
- Gizarte harremanak, zaintza eta berdintasuna: Batzordeburua Beatriz Zubia (EH Bildu). Gainerako kideak Nerea Goikoetxea (EH Bildu) eta Eva Mangas (EAJ).
- Auzoerria eta baserriak: Batzordeburua Lorea Ilundain (EH Bildu). Ginerako kideak Aitor Ossa (EH Bildu) eta Montse Atxega (EAJ).
- Antolaketa eta estrategia: Batzordeburua Mikel Arregi (EH Bildu). Gainerako kideak Zigor Plazaola (EH Bildu) eta Garikoitz Mendizabal (EAJ).
Erakundeetako ordezkariak
- Urola Erdiko Mankomunitatea: Mikel Arregi (EH Bildu) eta Zigor Plazaola (EH Bildu) (ordezkoak: Aitor Ossa eta Iñaki Odriozola)
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea: Nerea Goikoetxea (EH Bildu) (ordezkoa Mikel Arregi), Jone Exposito (EH Bildu) (ordezkoa: Lorea Ilundain) eta Eva Mangas (EAJ) (ordezkoa Garikoitz Mendizabal).
- San Juan Fundazioa: Mikel Arregi (EH Bildu) (lehendakaria), Beatriz Zubia (EH Bildu) (ordezkoa Nerea Goikoetxea) eta Montse Atxega (EAJ) (ordezkoa Eva Mangas).
- Udalbiltza: Mikel Arregi (EH Bildu) (ordezkoa Aitor Ossa)
- Eskola Kontseilua: Mikel Arregi, Nerea Goikoetxea eta Lorea Ilundain (EH Bildu)
- Haurreskolak: Beatriz Zubia (EH Bildu) (ordezkoa Lorea Ilundain)
- Ekain fundazioa: Mikel Arregi (EH Bildu) (ordezkoa Jone Exposito)
- Pagoeta Parke Naturala: Mikel Arregi (EH Bildu) (ordezkoa Iñaki Odriozola)
- URKOME: Mikel Arregi (EH Bildu)
- Gipuzkoako Urak: Zigor Plazaola (EH Bildu) (ordezkoa Mikel Arregi)