Albisteak

Osinbeltz txukundu eta Udalaren esku uzteko akordioa sinatu dute Udalak eta Cantera de Zestoa S.A. enpresak

Osinbeltz harrobia

Canteras de Zestoa S.A. enpresak bost hilabeteko epea izango da harrobia txukuntzeko.

Osinbeltz harrobia txukundu eta Udalaren esku uzteko akordioa sinatu zuten Udalak eta Cantera de Zestoa S.A. enpresak atzo eguerdian. Akordio horren arabera, enpresak bost hilabeteko epea izango du harrobia Udalaren esku uzteko. Harrobia ustiatzeko esleipena 2003an amaitu zela jakinarazi du Mikel Arregi Ertxin alkateak eta garai hartako erabakien arabera, ordutik beharko luke harrobiak Udalaren esku baina bi aldeen artean atzoko egunez sinatu zen hitzarmena.

Arregik adierazi du urte guzti hauetan “naturak bere lana” egin duela eta harrobiaren goiko guneetan bertako landaredia “indarra hartzen” joan dela baina orubea, garai hartako industria hondakin eta txatarraz betea dagoela. Enpresak bost hilabeteko epean orubea txukundu, makinaria desmuntatu eta ingurua garbitu beharko ditu: “Bost hilabeteko epean hustu beharko dute harrobia eta Udalak denbora horretan lan horien jarraipena egingo du”. Azaroa amaierarako Osinbeltz Udalaren esku egongo dela jakinarazi du Arregik eta hemendik aurrera, Udalak eremu horretan zer egin aztertuko du.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide