Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Bost urteko etenaldiaren ondoren, Akoako Bira mendi lasterketa berriz antolatu dute aurtengoan. 2019az geroztik isilpean egon da proba, pandemiak eragindako etenaldiaren ondorioz, baina aurten berriz berreskuratu dute. Lasterketa irailaren 28an jokatuko da, igandez.
Antolaketan aritu diren hiru gazteei egindako elkarrizketan azaldu zutenez, aurtengo edizioak hainbat berrikuntza dakartza. Oraingoan, ibilbidea apur bat luzatu dute, 10 kilometro izango ditu, 380 metroko desnibelarekin.
Gaurtik, abuztuaren 4tik, aurrera zabalik dago izen-emate orokorra, eta irailaren 3ra arte egongo da zabalik. Orain arte, izena emateko aukera Zestoako herritarrei soilik eskaini bazaie ere, fase honetan edonor animatu daiteke parte hartzera. Zestoarrek ere, jakina, izen-ematea epe honetan egin dezakete.
Izen-ematea herrikrosa.eus atariaren bidez egin behar da, eta prezioa 15 eurokoa da. Gainera, egunean bertan ere izena eman ahal izango da, betiere 150 parte-hartzaileko muga bete ez bada.
Egunean bertan, korrikalari bakoitzak opari txiki bat jasoko du, eta, beste edizioetan bezala, Akoako Birako kamiseta ere banatuko da. Proba amaitutakoan, hamaiketakoa eskainiko da parte-hartzaile guztientzat, eta sari ugari banatuko dira zozketa bidez.