Albisteak

Ostirala da azken eguna Iraetako garagardo afarirako txartelak erosteko

Datorren urtarrilaren 25ean, larunbata, garagardo afaria egingo da Txikito de Ireta frontoian. Afaria 21:00etan hasi eta 00:00etan amaituko da. Ondoren, Laket erromeria taldearen kontzertuarekin emango zaie amaiera festei.

Afariaren txartelak eskuratzeko ostirala izango da azken eguna. Txartelak hiru tokitan erosi ahal izango dira: Iraeta tabernan, Iraetako futbol zelaiako kantinan eta Zestoako Portale kulturgunean. Prezioa 20 eurokoa izango da helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Afariaren menua honako hau izango da: saltxitxak eta txerri sahieskia, postrea eta nahi adina garagardo.

Iraetara gerturatzeko garraioari dagokionez, autobus zerbitzua gau osoan zehar egongo da erabilgarri.

Ostiral honetan ere, Iraetako auzo elkartean antolatutako XXXIV.mus txapelketa azkarra egongo da festarekin jarraitzeko. Iraetako Bekoetxe tabernan (merenderoa) izango da eta nahiz eta 22:30ean hasiko den txapelketa, 22:00etan egen beharko da inskripzioa. Prezioa 30 eurokoa izango da bikotze bakoitzeko eta ondorengo hauek izango dira sariak:
1. 1000 euro, txapelak eta trofeoak
2. 400 euro eta trofeoak
3. 200 euro
4. 100 euro




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide