Albisteak

Ostiralean amaituko da Korrika amaiera ekitaldira joateko autobusean izena ematea

Zestoako eta Aizarnazabalgo udalek Korrikako amaiera ekitaldira joateko autobusa antolatu dute. Martxoaren 24an, Baionan amaituko da aurtengo edizioa. Autobusean izena emateko epea ostira honetan amaituko da.

Goizeko 09:00etan, aterako da autobusa Zestoatik, eta ondoren Iraeta, Aizarnazabal eta Arroabeko autobus geltokietan egingo ditu geldialdiak. Arratsaldeko 19:00etan izango da itzulera, Baionatik.

Autobusean joan ahal izateko, txartelak aldez aurretik erosi beharko dira bost euroren truke. Zestoan, Fati eta Portalen tabernetan eta Aizarnazabalen Uztarrin egongo dira salgai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide