Albisteak

Ostiralean amaituko da Ondarbasoko igoeran izena emateko epea

Abuztuaren 31n izango da aurtengo XXXVII. Ondarbaso igoera. Azken urteetan arratsaldetan egiten zen arren, antolakuntzak iaz goizez egitea erabaki zuen eta hala egingo da aurten ere. Goizeko 11:00etan aterako da aurreneko txirrindularia plazatik. Izena emateko azken aukera ostiral honetan, abuztuaren 23an, izango da.
Erlojupekoan parte hartzeko beharrezkoa izango da 16 urteak beteta izatea, eta federatu gabe daudenek nortasun agiriaren kopia aurkeztu beharko dute segurua egiteko. Portale eta Koiote tabernetan, edota 661 39 13 36 telefono zenbakian izango dute txirrindulariek izena emateko aukera.

Urteroko ibilbidea aldapatsua izango da aurten ere, 3150 metroko ibilbidea, bataz beste 9,7ko maldarekin eta %26ko aldapa maximoarekin.

Sari-banaketa eguerdiko 13:00etan izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide