Albisteak

Ostiralean itxiko da XI. Akuako Biran parte hartzeko epea

Igande honetan (irailaren 18) jokatuko da XI. Akuako Bira. Bertan izena emateko epea irekia dago ostirala arte. www.herrikrosa.eus webgunean edo Zestoako kiroldegian eman daiteke izena.

150 korrikalariko izen emate muga jarri dute antolatzaileek. Izen emateak 5 euroko prezioa du, eta dortsala jasotzerakoan itzuliko zaie diru hori korrikalariei.

Probak 7.800 metroko luzera du eta partaideei hainbat sari emango zaizkie. Lasterketaren ondoren, ohiko moduan, asto lasterketa izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide