Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ostegunean (martxoak 14) emango diote hasiera 23. Korrikari Irunen. Zestoara astearte eta asteazken arteko gauean iritsiko da, 04:00k inguruan, baina Arroarrek ostiralean egingo dute Korrika eguna.
Arratsalde hasieran eskolako umeek hasiko dute festa, Korrika Txikia egingo dute auzoko kaleetan zehar. 17:00etan Korrikaren inguruko jolas eta eskulanak egiteko aukera izango dute Barbantxoren eskutik eta amaitzeko, 18:30ean Talo jana antolatu dute Ederki Elkartekoek.