Otsailak 15ean egingo dute urteko lehen ardo kata Laiak dendan
Danbolin— 2024-01-25Aurtengo lehen ardo kata Otsailak 15, osteguna, arratsaldeko 19:30ean egingo da Laiak dendan. Ondarre upategiko ardoak dastatzeko aukera izango da, nahiz eta bodega Nafarroan egon Errioxako Jatorri deitura du. Pertsona kopuru mugatua izango da eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, dendan bertan.