Albisteak

Pako Aristik “Iñaki bota daue” bere azken liburua aurkeztuko du ostegunean Donostian

Pako Aristi idazle eta kazetariak Iñaki bota daue bere azken lana aurkeztuko du ostegunean, hilaren 19an, Donostiako Udal Liburutegian. Goizeko 11:30ean hasiko da aurkezpena eta streaming bidez ere ikusi ahal izango da esteka honen bitartez. Bertan izango dira Pako Aristi bera, Olatz Etxabe, Iñaki Etxaberen alaba, Ander Lizarralde, Gure Gazterrak elkarteko kidea eta Inazio Mujika, Ereingo ordezkaria.

Pako Aristik indar parapolizialek Euskal Herrian egindako lehen atentatuak berpiztu ditu liburu honetan, batez ere Iñaki Etxaberi 1975ean Kanpazarren egindakoa, guztietan lehena izan zena. Ildo beretik, Juan Zelaia industrialariak, Tximist pila-fabrikako jabeetako batek, jasan zuen jazarpenaz hitz egiten du; baita Hidalgo kapitainaren ardurapean Gernikako Guardia Zibilaren kuartelean egiten ziren torturez ere.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide