Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Ikasturte honetan ere pantailen inguruko hitzaldi zikloa antolatu dute Zestoako hiru ikastetxeetan. Maitane Ormazabal adituak gidatuko ditu saioak, eta Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleen gurasoei eta irakasleei zuzenduta egongo dira.
Hiru hitzaldi eskainiko ditu Ormazabalek: urriaren 26an, astelehena, 16:30ean Aizarnako eskolan; urriaren 27an, asteartea, 17:00etan Arroabeko eskolan; eta urriaren 28an, asteazkena, 17:00etan Zestoako eskolan. Arroabeko eta Zestoako saioetan itzulpen zerbitzua izango da.
Horrez gain, bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleek ere pantailen inguruko hitzaldiak jasoko dituzte Ormazabalen eskutik, egun berean, eskola orduetan.