Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Arroabean urriaren 30ean, ostirala, ospatuko dute aurten Gau Beltza, ohiko data baino egun bat lehenago, herriko eragile guztien artean hala adostuta. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da festa, eta antortxekin egindako ibilaldia, Arimen Gaueko dantza, bizkotxo lehiaketa, txokolatada eta piñata izango dira, besteak beste.
Txepetxan emango diote hasiera ospakizunari, 17:00etan. Ondoren, 18:00etan, bizkotxoak entregatuko dituzte Elkargunean, eta 18:15ean antortxekin frontoirainoko ibilaldia egingo dute. Ibilaldiaren amaieran, Arimen Gaueko dantza egingo dute. 18:45ean, bizkotxo lehiaketa, txokolatada eta photocall-a izango dira, eta 19:15ean piñata egingo dute Txomin tabernaren eskutik.
Egitaraua:
+ 17:00: Txepetxa.
+ 18:00: Bizkotxoen entrega Elkargunean.
+ 18:15: Antortxekin ibilaldia frontoiraino. Amaieran, Arimen Gaueko dantza.
+ 18:45: Bizkotxo lehiaketa, txokolatada eta photocall-a.
+ 19:15: Piñata, Txomin tabernaren eskutik.