PASA DEN ASTEBURUKO BERRIAK

         

             

Pasa den ostiralean amaitutako Pilotaren Txokoa txapelketan herriko hainbat pilotarik hartu zuten parte.

Lehen esan bezala, ostiralean finalak jokatu ziren Donostiko Trinitate plazan. Bertan, Ibai Salegi eta Julen Odriozolak txapela irabazi zuten 22-11 irabazi ondoren Elola eta Izetaren aurka.

Honez gain, Ibai Salegik jaso zuen gazteen mailako pilotari onenaren saria.

ZORIONAK BIKOTE.

Bestalde, aste bukaera honetan jokatu dira Gipuzkoako eta  errendimenduko 4terdiko txapelketako finalak .

Julen Odriozola pilotaria,  Gipuzkoako 4terdiko Mendebaldeko txapelketako finalerako sailkatu zen, baina ezin izan zuen jokatu.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide