Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak patinaje-ikastaroa antolatu du apirilaren 26tik ekainaren 14rako, ikastaroa hasteko bi egun gelditzen direla oraindik plaza batzuk libre daude. eta interesa duenak 688-68 40 29 telefonora deitu dezake.
Patinaje-ikastaroa asteazkenetan izango da, 17:00etatik 18:00etara bost eta hamabi urteko umeek hartuko dute parte, eta 18:00etatik 19:00etarako saioak gazte eta helduentzat izango dira.
Ikastaroa kiroldegiko beheko kantxan izango da, Pili Villanueva irakasleak gidatuta. Bakoitzak bere patinak eta babesgarriak eraman beharko ditu, eta izena ematen dutenek 25 euro ordainduko dute.
IRUZKINDU